top of page

Haria harpidetza

Haria, liburu harpidetza bat baino gehiago da! Haurrak euskararen eta irakurketaren munduan murgiltzeko pentsatua, familia osoarentzat esperientzia aberasgarria eskaintzen du.

 

Hona hemen Haria harpidetzan aurkituko duzuena:

3 harpidetza mota

abonnement Xirimiri

JASTA

Xirimiri

3 LIVRES PENDANT 3 MOIS

HARIA deskubritzeko
3 liburu, 3 hilabetez

3 hilabetez, euskarazko liburu baten inguruan konplizitate uneak partekatzearen jasta ukanen duzue.


Gustatzen bazaizue ondotik harpidetzeko aukera izanen duzue.

3 liburu 
+ gurasoentzako gida

+albumaren audioa

hilabetero 23 €  
3 hilabetez
Bidalketa urririk

abonnement Uhar

HARPIDETZA

Uhar

6 LIVRES PENDANT 1 AN

Bi-hilabetetariko harpidetza,

urtean 6 liburu.​

Zuen haurrak liburu bat eskuratzen du bi hilabetetarik behin. 

Euskarazko liburuekin liburutegi polit bat osatzen hasteko eta zuen etxean euskarari toki baten egiteko parada ederra.
 

6 liburu urtean
+ gurasoentzako gida
+ albumaren audioa

hilabetero 11,50 €  12 hilabetez
Bidalketa urririk

abonnement Erauntsi

HARPIDETZA

Erauntsi

12 LIVRES PENDANT 1 AN

Hilabeteroko harpidetza,

12 liburu urtean.

Hilabetero, zuen haurrak sorpresa bat eskuratzen du : liburu bat !​

Objektu eder bat, zuek ondoan izaki gogo onez hostokatu eta irakurtzen ahalko duena. 
 

12 liburu urtean
+ gurasoentzako gida

+ albumaren audioa

hilabetero 20,90 €   
Bidalketa urririk

Livres euskara

Liburu
anitzak

Albumei toki zabala eskaini nahi diegu, testua eta irudia elkarrekin irakurriz narrazio aberatsez gozatzeko parada paregabea eskaintzen baitute. 

 

Gure proposamenak :

  • 1-3 urte : albumak, jolas-liburuak, irudi-liburuak…

  • 3-6 urte : albumak bereziki eta lehen dokumentalak

  • 6-8 urte : albumak, komikiak, lehen eleberriak, dokumentalak
     

Livres euskara enfants

Zuen haurrarekin irakurketa
une bat parteka ezazue !

Liburuarekin batera helduei zuzendu dokumentu bat aurkituko duzue. Istoriaren lerro nagusiak, aipatu gaiak eta aholku zenbait agertzen dira. Zuen haurrarekin solasteko pista batzuk izanen dituzue.

Albumentzat, harpideen txokoan testuaren audio bat proposatua da (eskubideak lortzen ahalko ditugun heinean). Gisa horretan, zuek edo beste heldu batek ez baduzue euskara irakurtzen haurrarekin momentu bat parteka dezakezue halere eta euskarari ematen diozuen garratzia erakutsi.

Haurrak eskuratuko ditu gehienik ALBUMAK :  

Istorioa testuak eta irudiek elkarrekin kontatzen dutenean

Eta 6-8 urtekoentzak albumen artetik

Komikiak, dokumentalak, lehen eleberriak

bottom of page