Liburu bat ireki… Euskaraz
Liburu bat irekitzea hau da : jakinmina piztea, hunkia izatea, galderak sustatzea, irri egitea. Aniztasun horretan haurrak bere izaera ehuntzen du.
Liburu bat irekitzea haur eta gurasoaren artean une bat partekatzea da, ongizate eta goxotasun une bat.
Euskarazko liburu bat irekitzea hau guzia da, euskaraz.
Eukarazko liburu bat irekitzea erabaki bat da. Haur eta Gazte Literatura beharrezkoa da edozein kulturatan. Gure kasuan, euskara indarberritzen eta erabilera hedatzen ari garen unean, haur eta gazte literaturak ekarpen handia egin dezake.
Euskara lehen hizkuntza duen haurrak bere hizkuntzan kalitatezko literaturaz gozatuko du.
Albumen bidez, euskara ikasten duen haurrak testua eta irudia uztartuz irakurriko du. Literaturaren mundura euskaraz ere sartuko da, euskaraz plazera hartuz.
Euskara etxekotu dezagun
Soziolinguistek hiztun gazteen formakuntzan haur literaturak gaitzeko eragina duela azpimarratzen dute.
Euskarazko liburuak etxeetara sarrarazteak hizkuntza hauspotzen du beraz.
Euskaraz irri eginez, euskaraz hunkia izanez, bere haurrarekin une bat euskaraz partekatuz, etxean ere hizkuntzari espazioa eta denbora ematen zaizkio.
Haria harpidetzak nola egin ?
1
Harpidatzeko
Egoki zaizuen harpidetza mota hauta.
Zuen haurraren adin tartea hauta.
KLIKA !
2
Zuen haurrarentzat
etxera ekarria.
Liburua jaso zuzenean, etxeko postontzian.
SORPRESA-LIBURUA
3
Prest
Zuen haurra istorio ederretan murgiltzen da eta bere irudimena elikatzen du.