top of page

Foire aux Questions

Hariaren harpidetzei buruz galderarik ba ote duzue?

Erantzuna sail honetan aurkituko duzu hain segur.

Hala ez balitz, enekin kontaktuan sar gostuan.

  • Liburuak nola hautatuak dira?
    Euskal Herriko argitaletxe batzuekin lan partaidetza bat egin dugu. Berritasunak aztertu eta liburuak hautatzen ditugu landua den gaiaren arabera, hizkuntzaren eta narrazioaren kalitatearen arabera. Gisa berean ilustrazioen inguruko lanketari adi gaude.
  • Zergatik ez libururik proposatu 8 urtetik goitiko haurrentzat?
    Lantzekoa dugu baina kasu horretan liburu pertsonalizatuak proposatu nahi genituzke.
  • Ukanen dugun liburua trukatzen ahalko ote dugu?
    Momentuko ez da egingarri. Eskuratu liburua jada baduzue, beste haur bati eskaintzeko opari polita izan daiteke!
  • Hilabeteko liburua zein den aitzinetik jakiten ahal ote da?
    Eta ez! Liburuaren deskubritzea sorpresa izanen da, txiki eta handiek elkarrekin gozatzeko unea!
  • Prezioa nola kalkulatua da?
    1982ko legearen arabera, Frantzian liburuaren prezioa aldaezina da. Liburuen genero aniztasunaren arabera (jolas-liburu, album, komiki, dokumental, lehen eleberriak…) eta beraz prezio ezberdinen arabera bataz-besteko bat kalkulatu da harpidetzen prezioa finkatzeko.
  • Lehen liburua noiz eskuratuko dugu?
    Harpidetze dataren arabera izanen da. Ontsalaz, harpidetza egin ondorengo hilabetean beranduenik. Ahal bezain prezio zuzena proposatu ahal izateko, liburuak multzoka bidaltzen ditugu, hilabetean behin. Bi hilabeteroko harpidetzentzat, ontsalaz liburuak hilabete bikoitietan bidaliko ditugu.
illustration Haria

C'est décidé : je souhaite m'abonner à Haria

Choisissez une fréquence

Choisissez la tranche d'âge de votre enfant

Abonnez-vous !

Et recevez un livre en euskara, chez vous, à la fréquence choisie !

logo Haria
bottom of page